Txintxarri Abesbatza

October 28, 2009

Zer ari gara ikasten ?

Filed under: Berriak, Musika

Aurreko bi asteburuetako kontzertuetako urduritasun, tensio eta lanak amaitu ondoren, abesti berriak ikasten hasteko garaia iritsi da. Hurrengo zita Azaroaren 15ean, Txintxarri Eguna izango dugu.

Ordura arte gure entsaioko lanekin jarraituko dugu. Orain kanta berri bat ikasten hasi gara, hain zuzen ere Flying Pickets talde britainiarraren Only You abestia.

Talde hau 80. hamarkada haseran sortu zen eta pop abestiak “a cappela” abesteagatik egin ziren ezagun, hau da inolako instrumenturik gabe. Haseran antzerki talde bat ziren, baina beraien abesteko doaietaz konturatzean, musika taldea sortu zuten, eta beraien lehen diskoa oso arrakastsua izan zen.
Beraz aukera polita Youtube aurkitu dugun bideotxo hau ikusi eta entzuteko.


May 26, 2009

Abesbatzen topaketa II

Filed under: Kontzertuak, Musika

Larunbatean genuen hitzordua eta sentimendu gazi gozo bat zen nagusi. Ostiral gaueko entsaioan Zumaiarrek deitu ziguten esanez beraien partaide, Maite, hil zela eta normala den bezala, ez zirela larunbatan kantatzeko gai ikusten. Guk ere ez genekien zer egin baina…

Larunbat goizean Soriatarrei ongietorria eman genien. Bazkal ondoren, herria erakutsi genien eta ondoren entsaiatzeko aukera izan zuten.
Coral Polifonica de Almazan-ek eskeiniriko kontzertuan ez zen jende gehiegi entzuten baina beraiek gustura geratu ziren bere lanarekin.
Ondoren denok joan ginen afaltzera. Ederki pasa genuen.

Coral Polifónica de Almazan

Eskertzekoa kontzertu aurretik Zumaiako San Pedro Abesbatzako hiru partaideren presentzia. Kontzertu aurretik idatzi hunkigarri bat irakurri zuten. Jakinik zein momentu gogorrak diren beraintzat, hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiezuegu.

Gaurko honetan, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, gu Apirilean Zumaian izan ginenean, beraiek eskeiniriko abesti batzuk dakarzkigu. Aurrerago Alegian entzuteko aukera izango dugu, baina modu honetan animoak bidali nahi dizkiegu. .

April 29, 2009

Koruko solistak

Filed under: Musika

Oraingo honetan, gure koruko bi bakarlari kantuan agertzen diren bideo batekin gatoz. Nahiz eta jakin bideoa ez dela kalidade oso onekoa, polita dela uste dugunez, eta gure ohiko otordu bateko “postre ” berezia erakusteko balio lezake.

Bertan kantuan Xefe eta Mingo agertzen dira, Joxek zuzentzen dielarik.

Bideo hau 2005.ko Txintzarri Egunean grabatu zen eta kantatzen dute abestia oso ezaguna, denok ezagutzeko modukoa.

March 26, 2009

Kontzertuetako kantak

Filed under: Musika

Aspaldiko partez, oraingo honetan pasa den urtean eskeiniriko azken kontzertuetako bateko hiru abestiekin gatoz. Hain zuzen ere, 2008.ko Txintxarri Egunean eskeinirikoak dira.
Ensaioetan buru belarri gabiltzanez, hurrengo astean kontzertu eskeintzekotan gara kostaldean eta beraz ze aproposago “Itsasoa laino dago” kantuarekin hastea baino. Ondoren “El Abanico “kantu hegoamerikarra eta bukatzeko, txistularien laguntzaz abesturiko “Gurea da ” abestia.

IMG_7018



Kontzertuetako kantak

Filed under: Musika

Aspaldiko partez, oraingo honetan pasa den urtean eskeiniriko azken bi kontzertuetako hiru abestiekin gatoz. Hain zuzen ere, 2008.ko Txintxarri Egunean eskeinirikoak dira.
Ensaioetan buru belarri gabiltzanez, hurrengo astean kontzertu eskeintzekotan gara kostaldean eta beraz ze aproposago “Itsasoa laino dago” kantuarekin hastea baino. Ondoren “El Abanico “kantu hegoamerikarra eta bukatzeko, txistularien laguntzaz abesturiko “Gurea da ” abestia.

IMG_7018



February 19, 2009

Iñauterietako doinuak

Filed under: Musika

Gaur Otsailak 19-a, Ostegun Gizena dugu, hau da Iñauterietako hasera. Mozorro, festa eta jai giro artean txaranga soinu alaiak entzungo ditugu…

Iñauteriak

Egun hauetan tabernetan, dendetan. komunikabideetan… entzungo diren doinuak 1.998. Kilometroetako egitasmoen barruan izan zen grabatua Amasako Izeta estudioan. Ohiko Iñauterietako doinu ezagunak, euskaratzeko asmoarekin, Cd bat atera zen: Iñauteriak kantu-kantari izenarekin.

Bertan Tolosako Musika Banda, Laskorain Ikastola, Hodeiertz, Leidor, Abeslari Lagunak eta gu geu, Txintxarri Abesbatza izan ginen grabaketa lanetan. Esperientzi polita izan zen. Orduko oroigarri ondorego audioa. Hain zuzen ere Pastelero kantu ezaguna.

February 14, 2009

Arantzazuko Ama Birjiñari

Filed under: Musika

Eguberrietan Batiste Zabala Bedaiotarrak abesturiko Gabon koplak jarri genituen. Altxor polita iruditu zitzaigun eta gaurko honetan, egun honetan bertan berari mingainetik tiraka aritu ondoren, ondorengo kopla hauek abestu zizkigun eta guk grabatu.

Arantzazu

Oroimenean gordeta dauzkan bertso hauek Arantzazuko Ama Birjiña azaldu zenekoaz ari da.

Ea gustatzen zaizkizuen…

January 26, 2009

Haendellen Alleluia

Filed under: Musika

Eguberritako kontzertu amaieran urtero Haendellen Alleluia kantatzen dugu. Ondorengo bideo honetan abesti honen bertsio bat dakarkigu. Ea gustatzen zaizuen. Agian datorren Eguberritan animatuko gara honelako moldaketa edo koreografiren batekin. Nork daki !!!

January 17, 2009

Aitor Iraola

Filed under: Berriak, Musika

Gaurko honetan ez gatoz koruko kontzertuen berrikin, kide baten emanaldi batekin baizik.
Youtubeko bideo bat, hain zuzen.
Bideo hau Txarliri esker denen eskura dago txintxarrimedian eta koruko mutil gazteenari bere meritu guztiak emanez, hemen ere bere tartetxoa dedikatuko diogu.


Antzeko bideo gehiago TxintxarriMEDIA (e)n

Eutsi Aitor eta hurrengo entsaioan ikusiko gara.

December 27, 2008

Eguberritako kontzertua

Filed under: Kontzertuak, Berriak, Musika

Bihar, Abenduak 28a, urtero bezela Gabonetako kontzertua eskeiniko dugu eguerdiko 12.15tan elizan. Ez dago esan beharrik guztiok gonbidatuak zaudetela.
Hasteko Txintxarri Txikik 2 abesti eskeiniko ditu Idoia Iraolaren zuzendaritzapean eta pianoarekin laguntzen Aitor Iraola.

Aurtxoa seaskan…………………………………….…….Gabriel Olaizola
Gau ilunak ez badu…………………………………….….Xabier Sarasola

Ondoren gure txanda izango da eta honako abesti hauek eskeiniko ditugu:

Notezia jai on bat ……………………………………………………………………… Mold.: D. Azurza
Eguberri txuriak …………………………………………………………………………I. Berlin
Gaur da ……………………………………………………………………………………..S. Balza
Gaueko izarra ……………………………………………………………………………. I. Gonzalez
Oi hau gabaren zoragarria …………………………………………………………. P. Barturen
Izar eder bat degu …………………………………………………………………….. Mold. : A. Santos
Txistulariak: Hernaniko txistulariak
Pianoa: Mariaje Rekondo

Ondoren emanaldia amaitzeko Haendelen Alleluia abestuko dugu korutik organoan Mariajek ariko delarik.
Gaurkoan Gospel doinu bat dakarkigu ondorengo bideoan. Egun hauetan ohikoak diren kontzertuetako doinua da.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft