Txintxarri Abesbatza

November 23, 2009

Xexili Eguna

Filed under: Berriak

“Munduari begiratzeko modu bat.
Begietara begiratzeko modu bat.
Galderak egiteko modu bat.
Eskutik heltzeko modu bat.
Amets egiteko modu bat.
Hori eta gehiago da musika”

Garbiñek gu zoriontzeko erabili duen testu polit hau, zuei ere zoriontzeko.
Txintxarri eguna 2009

November 17, 2009

XII.ak eman duena

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Kontzertuaren aurkezpenena, hala esan zigun gure Pikabeak. 12. Txintxarri Eguna genuela. Dagoeneko 12 ??? Ba, bai halaxe zen eta aurtengoa ere pasa da . Ederki pasa genuen.

Goizeko “konpromezuak” eta gero, karpeta albo batera utzi eta herriko tabernetako errondatxoa egin eta gero, bazkaltzera joan ginen bidegorritik barrena. 49 lagun elkartu ginen: koruko partaideak, gure “fans inkondizionalak ” (zer egingo genuke guk hauek gabe ?) eta gonbidatuak.

Tripa betetzearekin batera, kanturako gogoa sartu ohi izan zaigu eta aurten ere ez ginen gutxiago izango. Babarrun eta gazta apustua egin eta gero, aurten bakoitzarentzat oparitxo bat geneukan. Aurten emandako kontzertuen grabazioaren kopia bana. Kuriosoena bertako karatula. Gustatzen ?

Txintxarri eguna 2009 (II)

Eskerrikasko gurekin egun hau ospatu nahi izan zenuten guztioi. Hurrengo urtean berriro. Baina 50. urteurrenarekin agian zerbait berezia egin beharko dugu ezta ? Ideiarik bai ? Gu, entzuteko prest gaude.

November 13, 2009

2009.ko Txintxarri Eguna

Filed under: Berriak

1997.tik ospatzen ari garen Txintxarri Eguna igande honetan dugu. Beti bezala guretzat berezia den egun hau, gogoz hartzen dugu.

kartela

Hasteko meza abestuko dugu, eta ondoren Txintxarri Txiki eta gure kontzertua izango da. 12.15tan elizan.

Ondoren korukoak eta tiketa erosi duten, bazkide edo herritar Txintxarri Jatetxera joango gara bazkaltzera.
Ondo pasa !!!!

October 28, 2009

Zer ari gara ikasten ?

Filed under: Berriak, Musika

Aurreko bi asteburuetako kontzertuetako urduritasun, tensio eta lanak amaitu ondoren, abesti berriak ikasten hasteko garaia iritsi da. Hurrengo zita Azaroaren 15ean, Txintxarri Eguna izango dugu.

Ordura arte gure entsaioko lanekin jarraituko dugu. Orain kanta berri bat ikasten hasi gara, hain zuzen ere Flying Pickets talde britainiarraren Only You abestia.

Talde hau 80. hamarkada haseran sortu zen eta pop abestiak “a cappela” abesteagatik egin ziren ezagun, hau da inolako instrumenturik gabe. Haseran antzerki talde bat ziren, baina beraien abesteko doaietaz konturatzean, musika taldea sortu zuten, eta beraien lehen diskoa oso arrakastsua izan zen.
Beraz aukera polita Youtube aurkitu dugun bideotxo hau ikusi eta entzuteko.


October 20, 2009

Tolosako Abesbatzen Topaketa

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean Tolosako Abesbatzen Lehiaketa aurretik egin ohi den kontzertua antolatu du, hau da, TOPAKETA. Ekitaldian, Gipuzkoako hiru abesbatza biltzen dira, eta bakoitzak bere errepertorio eskaintzeaz gain, guztiak elkarrekin abesti batzuk kantatzen dituzte….

cartelcoros2009_web

Elkarren arteko kanta horiek zuzentzeko, urtero zuzendari bat gonbidatzen da, eta oraingo edizio honetan Maite Oca izan da aukeratua.

Aurten parte hartuko dugun abesbatzak hauek dira: Alegiko Txintxarri Abesbatza, Irungo Náyade Abesbatza eta Oñatiko Ganbara Abesbatza.

TOPAKETA Tolosako San Frantzisko elizan burutuko da, datorren urriaren 24ean, arratsaldeko zortzietan.

Beraz aurten gonbidapen berezi hau jaso dugunez, bertara goaz. Azken asteetako lanak erakustera.
Ea ondo ateratzen zaigun.

October 14, 2009

San Pedro Abesbatzaren kontzertua

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Udazkenean Kulturako lehen ekitaldi bezala, datorren larunbatean, Urraik 17, kontzertua eskeiniko dugu, bai Txintxarri Abesbatzak eta baita ere Zumaiako San Pedro Abesbatzak. Hain zuzen ere, guk aurtengo udaberrian Zumaian izan ginen kontzertua eskeiniz eta harrera beroa izan genuen bertan. Gustura abestu genuen. Orain beraien txanda da.

coro concierto 2 08_03_2009

Iluntzeko 19,45tan Alegiko elizan nahi edo gustoko duzuen guztiok aukera polita daukazue.
Honako hau izango da programa:

TXINTXARRI ABESBATZA

- Laudate nomen domini C. Tye
- Abschied vom walde F. Mendelssohn
- Bortian ahüzki Aita Donostia
- Zure boza X. Sarasola
Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo

Zumaiako SAN PEDRO ABESBATZA
-Signum T. Susato
- O bone Jesu J. Antxieta
-Ave Maris Stella L. Urteaga
-Neskatx ederra X. Sarasola
-Gaztelugatxe Oskorri (mold.: D. Azurza)
- Maiteak galde egin zautan Herrikoia (mold.: J. Busto)
- Aritz adarrean - Kattalin Herrikoia (mold.: J. Ezkurra)
- Cantares J. M. Serrat (mold.: L. Cangiano)
Zuzendaria: Amaia Aldalur
Pianoa: Mari Carmen Azpeitia

BI ABESBATZEK ELKARREKIN

-Hego haizea M. M. Azpiazu
- Nerea izango zen J. Artze (mold.: J. Busto)
-This little light of mine H. D. Loes

October 1, 2009

Lanean

Filed under: Berriak

Aurten inoiz bainao goizago hasi gara entsaioekin. Irailak 1ean hantxe elkartu ginen, lanean hasteko gogoz. Aurten Urrian, kontzertu pare bat, gure taldeko baten egun berezia, Zumaiakoen kontzertua etab dauzkagu. Beraz galtza bete lan.

Beraz hor ari gara jo ta su, asteartero eta ostiralero lanean.

Aurrerago kontatuko dizuegu zein kontzertu diren, noiz, non etab.

Bitartean guk abestatuta daukagun abesti baten bideoa dakarkigu. Bertan Xabier Sarasolak konposaturiko “Zure Boza ” entzun daiteke. Hain zuzen Tolosako Abesbatza lehiaketan abestua (2008. urtean). Abesti hau Txintxarri Abesbatzari eta Joxe Gastesiri eskeinia da, Alemanira egindako bidaia gogoan.
Ea zuen gustokoa den.

Aurten inoiz bainao goizago hasi gara entsaioekin. Irailak 1ean hantxe elkartu ginen, lanean hasteko gogoz. Aurten Urrian, kontzertu pare bat, gure taldeko baten egun berezia, Zumaiakoen kontzertua etab dauzkagu. Beraz galaza bete lan.
Beraz hor ari gara jo ta su, asteartero eta ostiralero lanean.
Aurrerago kontatuko dizuegu zein kontzertu diren, noiz, non etab.
Bitartean ikasten ari garen kanta bat entzungai.


July 13, 2009

Karmenak 2009

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Uztailaren erdi aldera iristen goazen eran, festen atarira iritsi gara. Urtero bezala, Txintxarri Txikik eta Txintxarri Abesbatzak kontzertua eskeiniko dugu, Asteazkenean, Uztailaren 15ean iluntzeko 20.00tan Alegiko elizan.

Honen aurretik Pedro Jose Iguainek konposaturiko Salbea abestuko dugu, hain zuzen ere iluntzeko 19.45tan.

Honako hau izango da egitaraua:

Txintxarrik Txiki Abesbatza:

- Nire herriko neskatxa maite
- Xurian xuri
- Seaska kanta

Txintxarri Abesbatza:

- Signum
- Nere andrea plazan dantzan
- Edelweiss
- El día que me quieras
- Kom !
- Bagare

Bi abesbatzek elkarrekin:
- Aberriaren mugak.

Azken abesti hau Hernani Musika Eskolako akordeoilariek lagundurik izango da.

Hurrengo egunean, Uztailaren 16an, Karmen Egunean 11.15tan izango den Meza Nagusia abestuko dugu.

Besterik gabe, festa on batzuk opa dizkizuegu. Eta guri entzun nahi izanez gero badakizue non egongo garen.
ONDO PASA !!!

June 23, 2009

Bordon Dantza

Filed under: Berriak

Ta San Juan beti etorri eta juan,
bai San Juan beti zaitut goguan.
Soinuak arin ekin dio dantzan gaitezen arin,
Errolanen heriotza dezagun egin.
Prantzian hil nahi bazuan ez etortzea zuan,
baztarrak asaldatzera gure auzuan.
Gure etxean jaun nahi bazuan,
gaur hilik dago basuan.
Errolan errolan Karlomanen iloba.
Naparruatik Bizkaiaraino Bordon dantza soinuan.
Kanta dezagun zer gertatu dan,
Ibañetako basuan.

Ta San Juan beti etorri eta juan,
bai San Juan beti zaitut goguan.

IMG_3217

Gaur, gaueko 21.00tan Bordon Dantza ikusi eta entzuteko parada izango da Alegiko Plazan.
Beotibarren 1321.urtean izan zen gatazka gogoratuz. Gudu honetan izan ziren 800 gudarien artean ba omen ziren alegitarrak ere. Beraz gaur ere M. Lekuonaren hitzak ekarri ditugu suaren ingurura kantari, dantzari eta txistulariz lagunduta.

June 20, 2009

San Juaneko Txistulari Alarde Berezia

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Igandean, Ekainak 21a, Tolosako Udal Txistulari Bandak , Sanjuaneko Txistulari Alarde Berezia antolatu du. Bertan izatekoak gara, beraz gonbidatuak zaudete gustokoak duzuen guztiak Tolosako Berdura Plazan arratsaldeko 19.30tan.

txistua

Honakoa izando da programa:
- Mendi aldera (biribilketa)
- Alkate soinua
- Araban bagare
- Bertso doinua
- Huriondo eta gizaburuaga
- Bizkaia maite
- Baldroba
- Ihauteriko polka
- Behin betiko
- San Ferminetako 3. diana
- San Ferminetako 4. diana
- Txanton Piperri

Zuzendaria:
Iñaki Letamendia
Partaideak:
Euskal Herriko Txistularien Elkartekoak eta Tolosako Udal Musika eskolako ikasleak
Tolosako Musika Eskolako Metalezko boskotea
Txintxarri Abesbatza
Garikoitz Mendizabal
( Txistulari bakarlaria)
Amaiur Luluaga (trikitilaria)
Amaia Lizaso (Akordei jolea)
Jesus Mari Garmendia ( Perkusio jole bakarlaria)
Zigor Sagarna eta Xefe Balerdi ( bakarlariak)
Kike Amonarriz (aurkezlea)






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft