Txintxarri Abesbatza

December 24, 2008

Gabon Gaua

Filed under: Berriak, Argazkiak

IMG_9915
Abenduak 24 izanik, ohiturari jarraituz kantu eskean ibiliko gara herriko kaleetan. Baina aurten lehenengo aldiz Olentzeroren etorreran parte hartuko dugu. Arratsaldeko 17.15tan iritsiko da eta dantzariekin batera ongietorria egingo diogu plazaraino lagunduz. Ondoren Agurra dantzatu /aebestuko diogu eta amaitzeko denon artean Ator Ator.
Gero beti bezala barrio aldetik hasiko gara trikitilariekin lagundurik. Ohiko errondatxoa egin eta kalera etorriko gara. Ez animatzen zareten eta balkoietara azaltzen zareten… Hor izango gara gu Oi Betlehem, Oi au gabaren, Noel Noel, Haur eder baten billa etab abesten.
Bihar Eguberri Eguna izani 11.15tan meza abestuko dugu, betidanik abestu izan ohi ditugun abestiekin.

November 25, 2008

… euri artean

Amezketa. Goizeko 11.30ak. Eliz aurrean, nola hala babesa bilatu aterki azpian, aterpean. Ez dago giro ona ahotask berozeko, baina saiatu gara.
Azkeneko momentuko konseiuak entzun eta hor atera gara jende aurrera. 10 abesti eskeini ditugu: Euskal folklorea, espiritual, habanera, txistuz lagunduta, organoarekin… Hau da erreportorioan kantatu izan ohi dugunetik piska bat.
Elizan jende mordoska ere bildu da. Gaur Jubilatuek beraien eguna ospatzen baidute.
Bukatu dugu. Txalo zaparradarengatik gustora geratu direla dirudi. Pozten gara. IMG_5595
Beste bat arte. Nahi duzuenean etorriko gara.
IMG_5611
Gaurkoan kontzertuko abesti batzuekin gatoz. Ea zuen gustokoak diren. Abesti hauek bai Alegin Txintxarri Egunean eskeini geniteun eta baita igandean Amezketan ere.



November 18, 2008

Txintxarri Egunak emandakoa

Txintxarri Egunak emandakoa. Atzokoa 11.a izan zen. 11. egun polit eta gustokoa. Goizean goiz, ohiko ahots berrotes, kafe hartze, esnatze, ardo goxo dastatzea Intxurre sozidadean. Azken ikutuak eman kantei eta Eduardo Arrayetekin zita. Argazki dotoreak atera, ez gaude posatze ohituak baina… saiatzen gara. Profesional batekin gudela dirudi, “haber Txomin, aurpegi erdia ikusten zaizu, Miel Mari jertsea kentzazu”… Klik eta klik.
Txintxarri eguna 8900_2008-11-16
11.15 tan korura, kantatu beharreko kantuen paartiturak hartu eta denok Mariaje buru duen organuaren bueltan. Hasi gara. Ahotsak bere lekuan jartzen ari gara poliki poliki.
Xeferen soloa, neskak bakarrik kantatutakoa… ordu beteren bueltan bukatu eta korutik jeitsi gara. Benatako ardua da.
Pianoa atera, esku programak banatu, Garbiñeren azken esanak entzun eta nola ez Nerea Pikabearen aurkezpena. Beti bezain argi eta txukun. Txintxarri Txiki atera da aldareko eskailetara Idoia Iraolaren esanetara. Meritua dute, adin horrekin, jende aurrera atera eta abesteko. Pianoan berriz, azkenaldian ohi duen bezala Aitor Iraola. Animo gaztek, ederki ari zarete eta !
Gero , gure txanda, txistularien laguntzarekin Agurra kantatuz hasi gara ( eskerrikasko Izaskun, Elena eta Rikardo ). Ondoren programarekin jarraitu dugu: ingelesez, euskaraz, organoaz, txistuaz, abanikoa astinduz eta amaitzeko Alegiko traperoa egertu zaigu bere zaku, txapel eta trapuekin.
Txintxarri eguna 8942_2008-11-16
Gustora geratu gara, abesti berriak ondo atera dira, zaharxegoak ere bai eta oran lasai, eztarriak bustitzera, tripa bete baino lehen. Kafe, Jubilatune eta Etxeberrianen izan eta bide gorritik Txintxarri Jatetxera. Bapo bazkaldu eta kantu, solo eta txintxinen garaia da. Iaz bezala, babarrun kiloan zenbat ale dauden eta gaztak zenbat gramu dituen apustua egin eta ederki pasa dugu.
Nahi duenak poteoan jarraitu du eta besteak etxera.
Hau izan da 11. Txintxarri Egunak emandakoa.

November 13, 2008

Trapu zarraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaak

Igandean Txintxarri Eguneko kontzertuan, berriro entzun ahal izango ditugu Alegiko trapero ezagunaren, Erramun Bautistaren, ohiuak Xefe Balerdiren ahotsean. Duela post batzuk esan genuen bezala, Iparragirreren abesti ezaguna duela urte batzuk kantatu genuen kontzertu berezi baten barnean, baina igande honetan aukera polita izango duzue bertara gerturatzen zaretenok.

Xefe Balerdi 2006

Hasteko Txintxarri Txikiren kontzertua izango da Idoia Iraolaren zuzendaritzapean eta honako abestiak eskeiniko dituzte:Uso zuria, Beaty and The Best, Kokoleoko.
Gero nagusion txanda izango eta ohi bezala Garbiñe Orbegozok zuzenduko gaitu. Honako hau izango da gure emanaldia: Agurra, Danny Boy, El Abanico, Itsasoa laino dago, Trapu Zaharrak, Gurea da.
Hau dena hainbat unetan pianoaz, txistuaz eta atabalaz lagundurik.

Emanaldi polita eskeini nahiean gara. Ea zuen gustokoa den.

trapuaaa

November 10, 2008

Txintxarri Eguna 2008

Filed under: Berriak, Argazkiak

Txintxarri Eguna 2008

Datorren Azaroaren 16-an, azken urteotan ohi dugun bezala Txintxarri Eguna ospatuko dugu Udazken Kulturalaren barnean. Txintxarri Abesbatza kultur talde bat da eta bertan Abesbatzako partaideez gain ezinbestekotzat ditugun hainbat bazkide, urteak joan eta urteak etorri laguntza eskaintzen digutenak. Ondorioz koruak eskerrak emate aldera 2.000. urtean Txintxarri Eguna ospatu zuen. Orduz geroztik urtero ospatzen dugu egun hau. Hasera batean udaberrian ospatzen bazen ere azken urte hauetan udazkenean izan ohi dugu.
Katu zarra ta katu patriarka
Egun honetan meza abesten dugu, urte honetan hil diren koruko partaide eta bazkideen omenetan. Gero kontzertua izanen da Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzena hurrenez hurren. Herriko tabernetako ohiko poteotxoa egin beharko dugu eta ondoren bidegorritik barrena tripak ondo asetzera Txintxarri jatetxera.
Joxe eta Xefe
Gero gerokoak.
Elena ta Arantxa

October 23, 2008

Aiztondo Abesbatza eta Txintxarri

Filed under: Kontzertuak, Argazkiak

Pasa den larunbatean, iluntzeko 20.00ak jotzear zirela, hasi ginen kantari aldarean. Ez zen ikusle gehiegi baina gu kantatzeko gogoz geundenez, gustora aritu ginen. Bost kanta eskeini genituen: Adoramus- Gloria, Danny Boy, Caminito, Bili Bili Bonbolo eta This little light of mine.

Aiztondo

Ondoren Astigarragakoen txanda izan zen. 21 laguneko taldea. Ahots ederrak. Gogotsuak. Honako bederatzi kantak eskeini zizkiguten: Tebe poem, Ave Maria, Despierta, El ultimo cafe, La chaparrita, Lili polit bat, Hego haizea, Maitasun atsekabea eta Ama.
Ondoren Aiztondokoek eta Txintxarritarrok elkarrekin Aita Donostiaren Jeiki Jeiki, Etchekuak- Chorittua eta Nurat hua eskeini genituen.
Gero, Intxurre sozidadean bi koruetako partaideok afaritxoa izan genuen. Nahiko jan, edan, hitzegin, kantatu… hau da ederki pasa genuela.

IMG_4354

Aiztondokoei eskerrak eman nahi dizkiegu eta nahi duten arte. Badakizue non gauden.

April 10, 2008

Garbiñerekin ospatzen

Filed under: Berriak, Argazkiak

Bihar, ostirala, gure koruan ospakizun berezi bat dugu. Garbiñe ezkontzen dela eta afaria egitekotan gara Orendaingo ostatuan. Ospatu soilik ez, eskertu ere egin nahi diogu gure zuzendariari hainbat eta hainbat isileko lan duelako: entsaioak prestatu, kontzertuak antolatu, partiturak aurkitu….
Korua eta Garbiñe, Garbiñe eta korua. Koruaren arima, motorra, egunerokoa, emaitza, ordainezineko lana, ahalmena… hori dena eta askoz gehiago da “gue xuxen”. Askotan bera beti hor egongo dela ziurtzat jotzen dugu, eta hala espero, baina noizean behin eskerrak eman beharra izaten da. Oraingoan aukera polita suertatu zaigu. Horregatik eskertu egin nahi genioke egiten duen lan guztia, eta era berean berarekin ospatu datorkien egun berezia.
Ondo pasa eta zorionak !

BubbleShare: Share photos - Powered by BubbleShare

February 24, 2008

Sagardotegiko planaren biharamuna

Filed under: Berriak, Musika, Argazkiak

Zita estazioan. Trena hartu eta denok Hernaniruntz. Han, elkarri itxaronez trago pare bat hartu eta Larregain sagardotegira.
Bakailua, txotx, kantua, parra, giroa, basoa, kupela, kantua, txuleta, txotx, gazta eta menbrilloa, kantua, kafea… Eta hortik aurrerakoak.
Ederki ibili ginen. Hurrengo urtean berriz.
Hemen gure “anfitrioiak” abestutako bere betiko kantuetako bat eta argazki batzuk.


BubbleShare: Share photos - Powered by BubbleShare

February 13, 2008

Joxe Gastesi

Filed under: Argazkiak

Askok eta askok jakingo duzuen bezela gure korua, Txintxarri Abesbatza izenarekin Joxe Gastesik sortu zuen 1960an.
Orduz geroztik gaur egun arte hainbat oroitzapen, bizipen etab. bizi izan ditu gure koruak. Horren lekuko, orain gutxi Joxek utzi zizkigun argazkiak . Eskaneatu ondoren hemen dauzkagu. Nola ez, berriro ere eskerrik asko Joxe !
Eskerrik asko Txuso (argazkiak eskaneatzagatik).

BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

February 6, 2008

Santa Ageda Bezperak emandakoa

Filed under: Berriak, Argazkiak


Astelehenean, Otsailak 4-a, iluntzeko 19.00tan barrion elkartu eta urteroko legez, trikitalarien laguntzaz, eskerrik asko Eider, kantuan jardun ginen makil hotsekin batera. Tartean lagungarri sagardo tragoa eta intxaurrak izan genituen.
Gero berriro lanera. Giro polita. Kale Beheran eta Goran aritu ondoren, plazan amaitu genituen lanak.
Ondoren sabeleko zuloa eta eztarriko lehortea konpontzeko denok soziedadera. Bertan bapo jan,eskerrik asko Larraitz, eta denok gustora etxera.
Txintxarri Txiki zazpi partaide hasi dira gurekin. Ongietorri Maddi, Olatz, Nora, Aitor, Amaia, Ane eta Lierni. Gustora ibiliko direla espero dugu.


BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft