Txintxarri Abesbatza

October 20, 2009

Tolosako Abesbatzen Topaketa

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean Tolosako Abesbatzen Lehiaketa aurretik egin ohi den kontzertua antolatu du, hau da, TOPAKETA. Ekitaldian, Gipuzkoako hiru abesbatza biltzen dira, eta bakoitzak bere errepertorio eskaintzeaz gain, guztiak elkarrekin abesti batzuk kantatzen dituzte….

cartelcoros2009_web

Elkarren arteko kanta horiek zuzentzeko, urtero zuzendari bat gonbidatzen da, eta oraingo edizio honetan Maite Oca izan da aukeratua.

Aurten parte hartuko dugun abesbatzak hauek dira: Alegiko Txintxarri Abesbatza, Irungo Náyade Abesbatza eta Oñatiko Ganbara Abesbatza.

TOPAKETA Tolosako San Frantzisko elizan burutuko da, datorren urriaren 24ean, arratsaldeko zortzietan.

Beraz aurten gonbidapen berezi hau jaso dugunez, bertara goaz. Azken asteetako lanak erakustera.
Ea ondo ateratzen zaigun.

October 14, 2009

San Pedro Abesbatzaren kontzertua

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Udazkenean Kulturako lehen ekitaldi bezala, datorren larunbatean, Urraik 17, kontzertua eskeiniko dugu, bai Txintxarri Abesbatzak eta baita ere Zumaiako San Pedro Abesbatzak. Hain zuzen ere, guk aurtengo udaberrian Zumaian izan ginen kontzertua eskeiniz eta harrera beroa izan genuen bertan. Gustura abestu genuen. Orain beraien txanda da.

coro concierto 2 08_03_2009

Iluntzeko 19,45tan Alegiko elizan nahi edo gustoko duzuen guztiok aukera polita daukazue.
Honako hau izango da programa:

TXINTXARRI ABESBATZA

- Laudate nomen domini C. Tye
- Abschied vom walde F. Mendelssohn
- Bortian ahüzki Aita Donostia
- Zure boza X. Sarasola
Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo

Zumaiako SAN PEDRO ABESBATZA
-Signum T. Susato
- O bone Jesu J. Antxieta
-Ave Maris Stella L. Urteaga
-Neskatx ederra X. Sarasola
-Gaztelugatxe Oskorri (mold.: D. Azurza)
- Maiteak galde egin zautan Herrikoia (mold.: J. Busto)
- Aritz adarrean - Kattalin Herrikoia (mold.: J. Ezkurra)
- Cantares J. M. Serrat (mold.: L. Cangiano)
Zuzendaria: Amaia Aldalur
Pianoa: Mari Carmen Azpeitia

BI ABESBATZEK ELKARREKIN

-Hego haizea M. M. Azpiazu
- Nerea izango zen J. Artze (mold.: J. Busto)
-This little light of mine H. D. Loes

July 13, 2009

Karmenak 2009

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Uztailaren erdi aldera iristen goazen eran, festen atarira iritsi gara. Urtero bezala, Txintxarri Txikik eta Txintxarri Abesbatzak kontzertua eskeiniko dugu, Asteazkenean, Uztailaren 15ean iluntzeko 20.00tan Alegiko elizan.

Honen aurretik Pedro Jose Iguainek konposaturiko Salbea abestuko dugu, hain zuzen ere iluntzeko 19.45tan.

Honako hau izango da egitaraua:

Txintxarrik Txiki Abesbatza:

- Nire herriko neskatxa maite
- Xurian xuri
- Seaska kanta

Txintxarri Abesbatza:

- Signum
- Nere andrea plazan dantzan
- Edelweiss
- El día que me quieras
- Kom !
- Bagare

Bi abesbatzek elkarrekin:
- Aberriaren mugak.

Azken abesti hau Hernani Musika Eskolako akordeoilariek lagundurik izango da.

Hurrengo egunean, Uztailaren 16an, Karmen Egunean 11.15tan izango den Meza Nagusia abestuko dugu.

Besterik gabe, festa on batzuk opa dizkizuegu. Eta guri entzun nahi izanez gero badakizue non egongo garen.
ONDO PASA !!!

June 20, 2009

San Juaneko Txistulari Alarde Berezia

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Igandean, Ekainak 21a, Tolosako Udal Txistulari Bandak , Sanjuaneko Txistulari Alarde Berezia antolatu du. Bertan izatekoak gara, beraz gonbidatuak zaudete gustokoak duzuen guztiak Tolosako Berdura Plazan arratsaldeko 19.30tan.

txistua

Honakoa izando da programa:
- Mendi aldera (biribilketa)
- Alkate soinua
- Araban bagare
- Bertso doinua
- Huriondo eta gizaburuaga
- Bizkaia maite
- Baldroba
- Ihauteriko polka
- Behin betiko
- San Ferminetako 3. diana
- San Ferminetako 4. diana
- Txanton Piperri

Zuzendaria:
Iñaki Letamendia
Partaideak:
Euskal Herriko Txistularien Elkartekoak eta Tolosako Udal Musika eskolako ikasleak
Tolosako Musika Eskolako Metalezko boskotea
Txintxarri Abesbatza
Garikoitz Mendizabal
( Txistulari bakarlaria)
Amaiur Luluaga (trikitilaria)
Amaia Lizaso (Akordei jolea)
Jesus Mari Garmendia ( Perkusio jole bakarlaria)
Zigor Sagarna eta Xefe Balerdi ( bakarlariak)
Kike Amonarriz (aurkezlea)

May 26, 2009

Abesbatzen topaketa II

Filed under: Kontzertuak, Musika

Larunbatean genuen hitzordua eta sentimendu gazi gozo bat zen nagusi. Ostiral gaueko entsaioan Zumaiarrek deitu ziguten esanez beraien partaide, Maite, hil zela eta normala den bezala, ez zirela larunbatan kantatzeko gai ikusten. Guk ere ez genekien zer egin baina…

Larunbat goizean Soriatarrei ongietorria eman genien. Bazkal ondoren, herria erakutsi genien eta ondoren entsaiatzeko aukera izan zuten.
Coral Polifonica de Almazan-ek eskeiniriko kontzertuan ez zen jende gehiegi entzuten baina beraiek gustura geratu ziren bere lanarekin.
Ondoren denok joan ginen afaltzera. Ederki pasa genuen.

Coral Polifónica de Almazan

Eskertzekoa kontzertu aurretik Zumaiako San Pedro Abesbatzako hiru partaideren presentzia. Kontzertu aurretik idatzi hunkigarri bat irakurri zuten. Jakinik zein momentu gogorrak diren beraintzat, hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiezuegu.

Gaurko honetan, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, gu Apirilean Zumaian izan ginenean, beraiek eskeiniriko abesti batzuk dakarzkigu. Aurrerago Alegian entzuteko aukera izango dugu, baina modu honetan animoak bidali nahi dizkiegu. .

May 20, 2009

Abesbatzan Topaketa

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Larunbata honetan, hau da Maiatzaren 23an, hiru abesbatzen arteko topaketa izango dugu: Almazan (Soria)-ko Coral Polifonica de Almazan, Zumaiako San Pedro Abesbatza eta gu geu, Txintxarri Abesbatza. Kontzertua iluntzeko 20.00tan izango da Alegiako elizan.

TOPAKETA

2006.an Sorian izan ginen asteburu pasa eta bertako Almazan herrian kontzertua eskeintzeko aukera izan genuen. Aurtengo Apirilean berriz Zumaian izan ginen abesten eta oraingo honetan bi abesbatz hauek bueltan datorzkigu. Normalean, elkartrukeko sistema erabili ohi izan dugu.

Esan beharrik ere ez dago, nahi duzuen guztiok gonbidtuak zaudetela.

Ondorengo hau da, eskeiniko dugun programa.

ZUMAIAKO SAN PEDRO ABESBATZA

- O bone Jesu……………………………………………..…J. ANTXIETA
- On suuri sun rantas autius………………………………..HERRIKOIA (FINLANDIA)
- Neskatx ederra………………………………………….X. SARASOLA
- Saratarra………………………………………MOLD.: GONZALEZ BASTIDA
Si tu no estás aqui……………………………………..ROSANA
MOLD.: J. DOMINGUEZ
Kom…………………………………………………….M. ASLUND

Zuzendaria.: Amaia Aldalur

CORAL POLIFÓNICA DE ALMAZÁN

- Aita Gurea (Aita Madina)
- Pange lingua de Kodály
- Salve regina de Liszt
- Habanera Divina (Manuel Massotti)
- Señor me cansa la vida (Machado y Juan Alfonso García)
- O voso galo comadre M. (Groba)

Zuzendaria: Igor Escudero

TXINTXARRI ABESBATZA

- Signum………………………………T, SUSATO
- Zure Boza…………………………..X. SARASOLA
- Hego-haizea………………………….P. M. AIZPURUA

Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo

HIRU ABESBATZEK

- CANTARES…………………………..A. MACHADO/J. M. SERRAT MOLD.: L. CANGRANO
- HARMONIA MUNDI……………………..XVI. MENDEKO KORAL ALEMANIARRA
- KANTUZ…………………………….A. LESBORDES

May 16, 2009

Txintxarri Txiki III. Haur koruen tailerrean

Filed under: Kontzertuak

Asteburu honetan, hau da, Maitzak 16 eta 17an Txintxarri Txikiko partaideak Hondarribian izango dira. Bertan ospatzen da Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolaturiko III. Haur Koruen Tailerra.

Txintxarri Txiki

Bertan koru desberdinek hartuko dute parte, eta hainbat ekintza desberdin egiteko aukera izango dute: gorputza lantzea, dramatizazioa etab.
Igandea arratsaldean kontzertu batekin amaituko dute.
Ea zer nolako esperientzia suertatzen zaien gure gaztetxoei.

April 7, 2009

Bideotxo bat

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Larunbata, aurrekoan esanda bezala, Zumaian kontzertua eskeini behar genuen eguna. Autobusean joan ginen. Elizako akustika probatu, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin kantatu beharreko hiru abestiak ensaiatu ondoren, eztarriak bustitzera joan ginen.
Gero ahotsak berotu eta azken orduko ohar eta konsejutxoak entzun ondoren, San Pedro elizara abiatu ginen. Aurrena, Zumaiarrek bost abesti eskeini zituzten. Ondoren gure txanda. Gure ustetan lan txukuna egin genuen, eta entzutera urbildutako jendea ere gustura geratu zela iruditu zitazigun. Eskeinitako abestien artean, “El día que me quierasabesti argentinarrak jendea harrituta utzi zuen, batez ere Xabier Mingok eskeiniriko bakarreko lanak. Beraz bideoko zati hori jarriko dugu gaurkoan.

Konzertuari amaiera emateko bi abesbatzek elkarrekin hiru abesti kantatu genituen. Ondoren, ohiko ohiturari jarraituz, bertako elkartean afaldu genuen. Ederki asko egon ginen. Eskerrak eman nahi dizkiogu zumaiarrei. Ea Maiatzean, beraiek etortzean, guk ere ongietorri berdina ematen diegun…

February 8, 2009

Santa Ageda Ageda…

Filed under: Kontzertuak

Arratsaldeko euriak ez zigun beldurtu, eta gure artilezko galtzerdiak eta abarkak lehor ibilitzea lortu genuen. Ez da gutxi, arratsaldeko euri jasa ikusi eta gero. Barrioko plazan elkartu eta aurreneko “dios te salbe“ak kantari hasi ginen. Barrio alde bat pasa, kolegiora iritsi eta Azpeitiarren etxean urteroko sagardoa tragoa intxaurrekin gustora jan edan genituen… Eiderren trikitixa hotsekin gustora ibili ginen kalejiran. Eskerrikasko Eider.

Santa Ageda 09

Beste barrio aldetik barrena, Txanberin ere izan ginen. Handik zubia igaro eta Kale Beherara joan ginen eta handik kaleta behetik gora zeharkatu plazan, plazan azken kanta abestu ta gero. Kafen Tomasek ateraratko ardo tragoarekin eztarri busti eta sozidadera afari legea egin asmoz.

Santa Ageda 09

Aurtengoa ere bete dugu. Hurrengo urtean berriro. Hurrengo urtean, gure korua 50. aldiz aterako da Santa Ageda Bezperan. Korua sortu zenetik urtero atera izan ohi baikara kantu eskean.
Santa Ageda 09

January 4, 2009

Zorionak…

Filed under: Kontzertuak

Kantu eskea, meza, konzertua, Alleluia, meza… ui !!! URTEURRENA. Hau da 45. post honek konturatzerako egin dugun bidean oparia dakar. Gure urtebetetze oparia.
Urte Berria hastearekin batera, gure blogak urtea bete digu. Iaz, Iñigok hordagoa bota, guk nola hala hartu eta nahiko arrotz zitzaigun munduan barneratu ginen. Egia esan, hasera batean bildur eta erreparo piskatekin, eta nola ez lotsa ere bai, baina poliki poliki ikasten joan gara. Duela urtebete esan baligute gaur nun gauden ez genukeen sinetsi ere egingo.
Aurtengo erronka gauza gehiago, interesgarriagoak, politagoak, landuagoak etab. egitea izango da. Edo saiatuko gara…
Eta zuei neokide/irakurle, eskerrikasko hor izateagatik eta gure gauzatxoak irakurtzeagatik. Ilusioa egiten digu hor bestaldean gure berriak norbaitek irakurtzen dituela jakiteak eta aurrera jarraitzeko gogoa pberpiztu arazaten digu. Eskerrikasko bihotzez.
Gure buruari ondorengo bideotxoa eskeintzen diogu. To !






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft