Elkartruke kontzertua: Igeldoko Lezkarrirekin
Igeldoko Lezkarri abesbatzak emanaldia eskainiko du datorren larunbatean, maiatzak 28, Alegiako elizan eta “Igeldotik Afrikara” izeneko ikuskizuna eskainiko dute.
Igeldoarren emanaldia arratsaldeko zortzietan izango da. Lehendabizi, Lezkarri abesbatzari ongi-etorria emateko, lau kantu abestuko ditugu Garbiñe Orbegozok zuzenduta. Javi Busto hondarribiarrak eginiko edo moldatutako abestiak dira gehienak: “Sagastipean” eta “Maiteak galde egin zautan” euskal kantu herrikoia. Julio Dominguez zuzendari eta konpositore galuziarrak moldatutako “Kanta cantemus”en doinuekin hasiko dugu gure lana eta Pablo Sorozabalen “Nahi zuya yin” amodio abestiarekin bukatu.
Lezkarri abesbatzakoen txanda izango da orduan. Igeldoko perkusio taldearen laguntzaz ariko dira igeldoarrak, Kote de la Granjak gidatuta.
Duela zortzi urte sortu zen abesbatza, herrian kantuak zuen hutsunea betetzeko helburuarekin. “Igeldotik Afrikara” izeneko ikuskizunaren barruan hamaika abesti eskainiko dituzte, horietako batzuk euskal kantu herrikoiak: Lesbordesen “Lili eder bat” edota Pablo Sorozabalen “Maite”. Latinoamerikako doinuak ere entzungo dira Alegiako elizan: “La golondrina” kantu mexikarra, “Alborada” habanera edota Noel Estrada konpositore zenak doinua: “En mi viejo San Juan”.
Afrikako toki desberdinetako doinuak eskainiko dituzte
Zulu etniakoen bi doinu eskainiko dituzte: “Siyahamba” eta “The lion sleeps tonight”, zuluen “Mbube” kantu herrikoian oinarritutakoa, Disneyren “Lehoi Erregea” fimaren bidez ezagun egin zena. Kamerungo abesti bat ere eskainiko dute: “Zangalewa”, bertako soldaduek edota scout taldeek kantatu izan dutena. Kamerungo “Golden Sounds” taldeak ezagun egin zuen 1986an.
Azken bi abestiak Hego Afrikako doinuak dira: bata “Nkosi sikelel’ iafrica”, Hego Afrikako ereserkia eta apartheid garaian Hego Afrikako zapalduek kantatu ohi zutena, eta bestea, “Dubula”, xhosa talde etnikoaren abestia.
Kantu gehienak Gurutze eta Jaione Dorronsorok perkusioarekin lagunduta abestuko dituzte.
Kontzertu amaieran, Benito Lertxundiren “Herribera” abestuko dugu elkarrekin.
Beraz nahi duzuen guztiok gonbidatuak zaudete.




Buildings are not very cheap and not everyone is able to buy it. However, loans are invented to help different people in such kind of cases.
Comment by CAINSaundra25 — September 17, 2011 @ 12:30 pm
I guess that to get the business loans from banks you ought to present a great motivation. Nevertheless, once I’ve got a collateral loan, just because I wanted to buy a house.
Comment by mortgage loans — January 28, 2012 @ 8:39 am