Txintxarri Abesbatza

October 28, 2009

Zer ari gara ikasten ?

Filed under: Berriak, Musika

Aurreko bi asteburuetako kontzertuetako urduritasun, tensio eta lanak amaitu ondoren, abesti berriak ikasten hasteko garaia iritsi da. Hurrengo zita Azaroaren 15ean, Txintxarri Eguna izango dugu.

Ordura arte gure entsaioko lanekin jarraituko dugu. Orain kanta berri bat ikasten hasi gara, hain zuzen ere Flying Pickets talde britainiarraren Only You abestia.

Talde hau 80. hamarkada haseran sortu zen eta pop abestiak “a cappela” abesteagatik egin ziren ezagun, hau da inolako instrumenturik gabe. Haseran antzerki talde bat ziren, baina beraien abesteko doaietaz konturatzean, musika taldea sortu zuten, eta beraien lehen diskoa oso arrakastsua izan zen.
Beraz aukera polita Youtube aurkitu dugun bideotxo hau ikusi eta entzuteko.


October 20, 2009

Tolosako Abesbatzen Topaketa

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean Tolosako Abesbatzen Lehiaketa aurretik egin ohi den kontzertua antolatu du, hau da, TOPAKETA. Ekitaldian, Gipuzkoako hiru abesbatza biltzen dira, eta bakoitzak bere errepertorio eskaintzeaz gain, guztiak elkarrekin abesti batzuk kantatzen dituzte….

cartelcoros2009_web

Elkarren arteko kanta horiek zuzentzeko, urtero zuzendari bat gonbidatzen da, eta oraingo edizio honetan Maite Oca izan da aukeratua.

Aurten parte hartuko dugun abesbatzak hauek dira: Alegiko Txintxarri Abesbatza, Irungo Náyade Abesbatza eta Oñatiko Ganbara Abesbatza.

TOPAKETA Tolosako San Frantzisko elizan burutuko da, datorren urriaren 24ean, arratsaldeko zortzietan.

Beraz aurten gonbidapen berezi hau jaso dugunez, bertara goaz. Azken asteetako lanak erakustera.
Ea ondo ateratzen zaigun.

October 14, 2009

San Pedro Abesbatzaren kontzertua

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Udazkenean Kulturako lehen ekitaldi bezala, datorren larunbatean, Urraik 17, kontzertua eskeiniko dugu, bai Txintxarri Abesbatzak eta baita ere Zumaiako San Pedro Abesbatzak. Hain zuzen ere, guk aurtengo udaberrian Zumaian izan ginen kontzertua eskeiniz eta harrera beroa izan genuen bertan. Gustura abestu genuen. Orain beraien txanda da.

coro concierto 2 08_03_2009

Iluntzeko 19,45tan Alegiko elizan nahi edo gustoko duzuen guztiok aukera polita daukazue.
Honako hau izango da programa:

TXINTXARRI ABESBATZA

- Laudate nomen domini C. Tye
- Abschied vom walde F. Mendelssohn
- Bortian ahüzki Aita Donostia
- Zure boza X. Sarasola
Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo

Zumaiako SAN PEDRO ABESBATZA
-Signum T. Susato
- O bone Jesu J. Antxieta
-Ave Maris Stella L. Urteaga
-Neskatx ederra X. Sarasola
-Gaztelugatxe Oskorri (mold.: D. Azurza)
- Maiteak galde egin zautan Herrikoia (mold.: J. Busto)
- Aritz adarrean - Kattalin Herrikoia (mold.: J. Ezkurra)
- Cantares J. M. Serrat (mold.: L. Cangiano)
Zuzendaria: Amaia Aldalur
Pianoa: Mari Carmen Azpeitia

BI ABESBATZEK ELKARREKIN

-Hego haizea M. M. Azpiazu
- Nerea izango zen J. Artze (mold.: J. Busto)
-This little light of mine H. D. Loes

October 1, 2009

Lanean

Filed under: Berriak

Aurten inoiz bainao goizago hasi gara entsaioekin. Irailak 1ean hantxe elkartu ginen, lanean hasteko gogoz. Aurten Urrian, kontzertu pare bat, gure taldeko baten egun berezia, Zumaiakoen kontzertua etab dauzkagu. Beraz galtza bete lan.

Beraz hor ari gara jo ta su, asteartero eta ostiralero lanean.

Aurrerago kontatuko dizuegu zein kontzertu diren, noiz, non etab.

Bitartean guk abestatuta daukagun abesti baten bideoa dakarkigu. Bertan Xabier Sarasolak konposaturiko “Zure Boza ” entzun daiteke. Hain zuzen Tolosako Abesbatza lehiaketan abestua (2008. urtean). Abesti hau Txintxarri Abesbatzari eta Joxe Gastesiri eskeinia da, Alemanira egindako bidaia gogoan.
Ea zuen gustokoa den.

Aurten inoiz bainao goizago hasi gara entsaioekin. Irailak 1ean hantxe elkartu ginen, lanean hasteko gogoz. Aurten Urrian, kontzertu pare bat, gure taldeko baten egun berezia, Zumaiakoen kontzertua etab dauzkagu. Beraz galaza bete lan.
Beraz hor ari gara jo ta su, asteartero eta ostiralero lanean.
Aurrerago kontatuko dizuegu zein kontzertu diren, noiz, non etab.
Bitartean ikasten ari garen kanta bat entzungai.























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft