Txintxarri Abesbatza

June 23, 2009

Bordon Dantza

Filed under: Berriak

Ta San Juan beti etorri eta juan,
bai San Juan beti zaitut goguan.
Soinuak arin ekin dio dantzan gaitezen arin,
Errolanen heriotza dezagun egin.
Prantzian hil nahi bazuan ez etortzea zuan,
baztarrak asaldatzera gure auzuan.
Gure etxean jaun nahi bazuan,
gaur hilik dago basuan.
Errolan errolan Karlomanen iloba.
Naparruatik Bizkaiaraino Bordon dantza soinuan.
Kanta dezagun zer gertatu dan,
Ibañetako basuan.

Ta San Juan beti etorri eta juan,
bai San Juan beti zaitut goguan.

IMG_3217

Gaur, gaueko 21.00tan Bordon Dantza ikusi eta entzuteko parada izango da Alegiko Plazan.
Beotibarren 1321.urtean izan zen gatazka gogoratuz. Gudu honetan izan ziren 800 gudarien artean ba omen ziren alegitarrak ere. Beraz gaur ere M. Lekuonaren hitzak ekarri ditugu suaren ingurura kantari, dantzari eta txistulariz lagunduta.

June 20, 2009

San Juaneko Txistulari Alarde Berezia

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Igandean, Ekainak 21a, Tolosako Udal Txistulari Bandak , Sanjuaneko Txistulari Alarde Berezia antolatu du. Bertan izatekoak gara, beraz gonbidatuak zaudete gustokoak duzuen guztiak Tolosako Berdura Plazan arratsaldeko 19.30tan.

txistua

Honakoa izando da programa:
- Mendi aldera (biribilketa)
- Alkate soinua
- Araban bagare
- Bertso doinua
- Huriondo eta gizaburuaga
- Bizkaia maite
- Baldroba
- Ihauteriko polka
- Behin betiko
- San Ferminetako 3. diana
- San Ferminetako 4. diana
- Txanton Piperri

Zuzendaria:
Iñaki Letamendia
Partaideak:
Euskal Herriko Txistularien Elkartekoak eta Tolosako Udal Musika eskolako ikasleak
Tolosako Musika Eskolako Metalezko boskotea
Txintxarri Abesbatza
Garikoitz Mendizabal
( Txistulari bakarlaria)
Amaiur Luluaga (trikitilaria)
Amaia Lizaso (Akordei jolea)
Jesus Mari Garmendia ( Perkusio jole bakarlaria)
Zigor Sagarna eta Xefe Balerdi ( bakarlariak)
Kike Amonarriz (aurkezlea)

June 19, 2009

Garai bateko idazkaria

Filed under: Berriak

NOTIZIA:

Gure herriko idazkaria azaldu da.
Garai bateko tabernako “segurtasun” kamarak irudi hauek jaso zituen…
zuzen zuzenean…
Haan zegoen gure idazkaria, karpeta eta luma zeharo ahaztuta (ala galduta?)


June 8, 2009

Garai bateko tabernatik

Filed under: Berriak

Goizeko 7.30ak. Udaletxeko ordulariak abisua eman du. Kalea ia hutsik; Iglesias kalea garbitzen eta Kanki paseoan…
Poliki poliki jendea azaltzen hasi da. Mugimendua nabarmentzen da…
Gure arotz partikularrak Koruko Taberna montatu du. Zorionak Txanpio ! Lan elegantea ! Bejondeizula !
Alde batean denda, bestean sukaldea… plaza itxuraldatzen ari da. Gero eta jende gehiago dabil alde batetik bestera… Mahaiak jarri, trasteak ekarri, hari deitu, honi abisatu… Auzo lan polita !
Mikeleteak, apaizak, herritarrak, haurrak… inor ez da falta.
Bertsolarien pregoiarekin hasitako festa egun guztian luzatu da. GARAI BATEKO ALEGI.


Egun zoragarri, berezi, gogoangarri eta hamaika adjetibo gehiago jarri beharrekoa.
ZORIONAK denei ! Ez dugu piskatean ahaztuko atzo bizitakoa.

Gure partetik eskerrikasko Koruko Tabernara gerturatu zineten guztioi. Gustora ibili ginen gure sagardo, txakolin, ardo ta zerbeza botilekin lanean.
Irati, Ane, Totu eta Tobar

Xasti eta Pedro Juan

Aita Garateren Lambretta eta bizikleta

Olatz, Lierni, Maddi eta Nora

June 6, 2009

Garai bateko Txintxarri

Filed under: Berriak

Bihar, Ekainak 7an Garai bateko Alegi izeneko festa berezia dugu herrian. Koruak ere festan parte hartuko du eta egun guztian Koruko Taberna jarriko du plazan. Gerturatu nahi duenak bertan izango gara…

13.00tan ezkonberriei ongietorria egingo diegu kantari eta bazkal ondoren ere eztarriak martxan jartzeko aukera izango dugu.

Egun ona izan Alegi !!!

Txintxarri Abesbatza 1960.tik….

Txintxarri abesbatza (1960-11-21, lehenengo kontzertua) </p>
	<p></a/></a>
</p>

</div>

<div class= Comments (2)






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft