Bideotxo bat
Larunbata, aurrekoan esanda bezala, Zumaian kontzertua eskeini behar genuen eguna. Autobusean joan ginen. Elizako akustika probatu, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin kantatu beharreko hiru abestiak ensaiatu ondoren, eztarriak bustitzera joan ginen.
Gero ahotsak berotu eta azken orduko ohar eta konsejutxoak entzun ondoren, San Pedro elizara abiatu ginen. Aurrena, Zumaiarrek bost abesti eskeini zituzten. Ondoren gure txanda. Gure ustetan lan txukuna egin genuen, eta entzutera urbildutako jendea ere gustura geratu zela iruditu zitazigun. Eskeinitako abestien artean, “El día que me quieras “abesti argentinarrak jendea harrituta utzi zuen, batez ere Xabier Mingok eskeiniriko bakarreko lanak. Beraz bideoko zati hori jarriko dugu gaurkoan.
Konzertuari amaiera emateko bi abesbatzek elkarrekin hiru abesti kantatu genituen. Ondoren, ohiko ohiturari jarraituz, bertako elkartean afaldu genuen. Ederki asko egon ginen. Eskerrak eman nahi dizkiogu zumaiarrei. Ea Maiatzean, beraiek etortzean, guk ere ongietorri berdina ematen diegun…

Apa, bideo politte. Badakizue euskaltubek bere “eulie” (e moduko logo hori) aldatzeko aukera ematen duela?
Koruko logoa erabili dezakezue. Horretarako zuen kontuan sartu, eta osatu edo eguneratu zuen datuak, irudi bat igo eta listo.
Euskaltuben bideo ikusterakoan ez da ikusiko zuen logoa, baño bideo hori nonbaiten txertatutakoan bai.
Egin proba!
Comment by bedaio3000 — April 25, 2009 @ 7:20 am
Eskerrikasko Txarli, hurrunako apuntauta.
Holako maisukin ezin gea kejau…
Comment by Administrator — April 29, 2009 @ 12:33 pm