Txintxarri Abesbatza

April 29, 2009

Koruko solistak

Filed under: Musika

Oraingo honetan, gure koruko bi bakarlari kantuan agertzen diren bideo batekin gatoz. Nahiz eta jakin bideoa ez dela kalidade oso onekoa, polita dela uste dugunez, eta gure ohiko otordu bateko “postre ” berezia erakusteko balio lezake.

Bertan kantuan Xefe eta Mingo agertzen dira, Joxek zuzentzen dielarik.

Bideo hau 2005.ko Txintzarri Egunean grabatu zen eta kantatzen dute abestia oso ezaguna, denok ezagutzeko modukoa.

April 7, 2009

Bideotxo bat

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Larunbata, aurrekoan esanda bezala, Zumaian kontzertua eskeini behar genuen eguna. Autobusean joan ginen. Elizako akustika probatu, Zumaiako San Pedro Abesbatzarekin kantatu beharreko hiru abestiak ensaiatu ondoren, eztarriak bustitzera joan ginen.
Gero ahotsak berotu eta azken orduko ohar eta konsejutxoak entzun ondoren, San Pedro elizara abiatu ginen. Aurrena, Zumaiarrek bost abesti eskeini zituzten. Ondoren gure txanda. Gure ustetan lan txukuna egin genuen, eta entzutera urbildutako jendea ere gustura geratu zela iruditu zitazigun. Eskeinitako abestien artean, “El día que me quierasabesti argentinarrak jendea harrituta utzi zuen, batez ere Xabier Mingok eskeiniriko bakarreko lanak. Beraz bideoko zati hori jarriko dugu gaurkoan.

Konzertuari amaiera emateko bi abesbatzek elkarrekin hiru abesti kantatu genituen. Ondoren, ohiko ohiturari jarraituz, bertako elkartean afaldu genuen. Ederki asko egon ginen. Eskerrak eman nahi dizkiogu zumaiarrei. Ea Maiatzean, beraiek etortzean, guk ere ongietorri berdina ematen diegun…

April 2, 2009

Zumaiara

Filed under: Berriak

Larunbat honetan, Apirilak 4-a, arratsaldeko 20.00etan kontzertua eskeiniko dugu Zumaiako San Pedro elizan.. Beraz kostaldera goaz.

IMG_0348

Kontzertua hau elkartrukekoa izango da. Hau da, Zumaiarrak bueltan etorriko zaizkigula Maiatzean. Iada ohitura bihurtu zaigu, beste abesbatzekin, normalean Euskal Herrikoekin baina baita Euskal Herritik kanpokoekin elkartrukeak egitea. Kontzertua eskeini, batzutan kanturen bat elkarrekin abestu eta ondoren afari meriendatxo bat elkarrekin egin. Hau izan ohi da elkartrukean egiten duguna.
Beraz nahi duzuenok, badakizuen on izango gara. Izango duzue honen berri datorren astean.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft