Asmoak
Dagoeneko hasiak gara hurrengo urteari begira… Hain zuzen ere 2010. urtean Txintxarrik 50 urte beteko ditu… eta hor ari gara buru belarri lanean. Orain arte kamisetak saltzen, errifak zozketatzen, gazta eta babarrunarekin apustuak etab. egin ditugu baina iritsi da garaia lanean buru belarri hasteko.
Oraingoz lan talde bat osatu dugu eta hilabetero elkartzen gara, prestakuntzak antolatzen hasteko. Oraingoz hainbat ideia darabilzkigu buruan, baina piskanaka hauei forma eman nahi diegu.
Ideiaren bat edukiz gero, gu entzuteko prest.
Aurrerago, piskanaka piskanaka, joango gara gauzak zehazten.

