Iñauterietako doinuak
Gaur Otsailak 19-a, Ostegun Gizena dugu, hau da Iñauterietako hasera. Mozorro, festa eta jai giro artean txaranga soinu alaiak entzungo ditugu…
Egun hauetan tabernetan, dendetan. komunikabideetan… entzungo diren doinuak 1.998. Kilometroetako egitasmoen barruan izan zen grabatua Amasako Izeta estudioan. Ohiko Iñauterietako doinu ezagunak, euskaratzeko asmoarekin, Cd bat atera zen: Iñauteriak kantu-kantari izenarekin.
Bertan Tolosako Musika Banda, Laskorain Ikastola, Hodeiertz, Leidor, Abeslari Lagunak eta gu geu, Txintxarri Abesbatza izan ginen grabaketa lanetan. Esperientzi polita izan zen. Orduko oroigarri ondorego audioa. Hain zuzen ere Pastelero kantu ezaguna.






