Txintxarri Abesbatza

January 26, 2009

Haendellen Alleluia

Filed under: Musika

Eguberritako kontzertu amaieran urtero Haendellen Alleluia kantatzen dugu. Ondorengo bideo honetan abesti honen bertsio bat dakarkigu. Ea gustatzen zaizuen. Agian datorren Eguberritan animatuko gara honelako moldaketa edo koreografiren batekin. Nork daki !!!

January 17, 2009

Aitor Iraola

Filed under: Berriak, Musika

Gaurko honetan ez gatoz koruko kontzertuen berrikin, kide baten emanaldi batekin baizik.
Youtubeko bideo bat, hain zuzen.
Bideo hau Txarliri esker denen eskura dago txintxarrimedian eta koruko mutil gazteenari bere meritu guztiak emanez, hemen ere bere tartetxoa dedikatuko diogu.


Antzeko bideo gehiago TxintxarriMEDIA (e)n

Eutsi Aitor eta hurrengo entsaioan ikusiko gara.

January 4, 2009

Zorionak…

Filed under: Kontzertuak

Kantu eskea, meza, konzertua, Alleluia, meza… ui !!! URTEURRENA. Hau da 45. post honek konturatzerako egin dugun bidean oparia dakar. Gure urtebetetze oparia.
Urte Berria hastearekin batera, gure blogak urtea bete digu. Iaz, IƱigok hordagoa bota, guk nola hala hartu eta nahiko arrotz zitzaigun munduan barneratu ginen. Egia esan, hasera batean bildur eta erreparo piskatekin, eta nola ez lotsa ere bai, baina poliki poliki ikasten joan gara. Duela urtebete esan baligute gaur nun gauden ez genukeen sinetsi ere egingo.
Aurtengo erronka gauza gehiago, interesgarriagoak, politagoak, landuagoak etab. egitea izango da. Edo saiatuko gara…
Eta zuei neokide/irakurle, eskerrikasko hor izateagatik eta gure gauzatxoak irakurtzeagatik. Ilusioa egiten digu hor bestaldean gure berriak norbaitek irakurtzen dituela jakiteak eta aurrera jarraitzeko gogoa pberpiztu arazaten digu. Eskerrikasko bihotzez.
Gure buruari ondorengo bideotxoa eskeintzen diogu. To !






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft