Gabon usaian: Batiste Zabala
Datorren astean nahiko entzungo ditugu Gabon kantak bai denda, taberna, kale eta etxeetan baina guk zerbait desberdina ekarri nahi izan dugu gaur. Duela hiru urte, iluntze batean Xasti, Mila eta Juantxok hara non entzuten duten Batiste Zabala, jaiotzez Bedaiotarra, Kafen kopla kantari. Grabatu beharrekoa zela eta hala berarekin gelditu ziren egun eta ordu jakin batean eta grabadoraren aurrean kantatzera animatu zen.

Hasteko kopla sorta bat da. Gero kopla hauen harira Gabonetako ohituren inguruan ere kontu kontari aritu zen. Ondoren beste kopla sorta bat ere kantatu zuen. Gure ustetan gauza polit eta bitxia da, ea zuei zer iruditzen zaizkizuen.
