Txintxarri Abesbatza

December 27, 2008

Eguberritako kontzertua

Filed under: Kontzertuak, Berriak, Musika

Bihar, Abenduak 28a, urtero bezela Gabonetako kontzertua eskeiniko dugu eguerdiko 12.15tan elizan. Ez dago esan beharrik guztiok gonbidatuak zaudetela.
Hasteko Txintxarri Txikik 2 abesti eskeiniko ditu Idoia Iraolaren zuzendaritzapean eta pianoarekin laguntzen Aitor Iraola.

Aurtxoa seaskan…………………………………….…….Gabriel Olaizola
Gau ilunak ez badu…………………………………….….Xabier Sarasola

Ondoren gure txanda izango da eta honako abesti hauek eskeiniko ditugu:

Notezia jai on bat ……………………………………………………………………… Mold.: D. Azurza
Eguberri txuriak …………………………………………………………………………I. Berlin
Gaur da ……………………………………………………………………………………..S. Balza
Gaueko izarra ……………………………………………………………………………. I. Gonzalez
Oi hau gabaren zoragarria …………………………………………………………. P. Barturen
Izar eder bat degu …………………………………………………………………….. Mold. : A. Santos
Txistulariak: Hernaniko txistulariak
Pianoa: Mariaje Rekondo

Ondoren emanaldia amaitzeko Haendelen Alleluia abestuko dugu korutik organoan Mariajek ariko delarik.
Gaurkoan Gospel doinu bat dakarkigu ondorengo bideoan. Egun hauetan ohikoak diren kontzertuetako doinua da.


December 24, 2008

Gabon Gaua

Filed under: Berriak, Argazkiak

IMG_9915
Abenduak 24 izanik, ohiturari jarraituz kantu eskean ibiliko gara herriko kaleetan. Baina aurten lehenengo aldiz Olentzeroren etorreran parte hartuko dugu. Arratsaldeko 17.15tan iritsiko da eta dantzariekin batera ongietorria egingo diogu plazaraino lagunduz. Ondoren Agurra dantzatu /aebestuko diogu eta amaitzeko denon artean Ator Ator.
Gero beti bezala barrio aldetik hasiko gara trikitilariekin lagundurik. Ohiko errondatxoa egin eta kalera etorriko gara. Ez animatzen zareten eta balkoietara azaltzen zareten… Hor izango gara gu Oi Betlehem, Oi au gabaren, Noel Noel, Haur eder baten billa etab abesten.
Bihar Eguberri Eguna izani 11.15tan meza abestuko dugu, betidanik abestu izan ohi ditugun abestiekin.

December 15, 2008

Gabon usaian: Batiste Zabala

Filed under: Berriak, Musika

Datorren astean nahiko entzungo ditugu Gabon kantak bai denda, taberna, kale eta etxeetan baina guk zerbait desberdina ekarri nahi izan dugu gaur. Duela hiru urte, iluntze batean Xasti, Mila eta Juantxok hara non entzuten duten Batiste Zabala, jaiotzez Bedaiotarra, Kafen kopla kantari. Grabatu beharrekoa zela eta hala berarekin gelditu ziren egun eta ordu jakin batean eta grabadoraren aurrean kantatzera animatu zen.
Batiste Zabala
Hasteko kopla sorta bat da. Gero kopla hauen harira Gabonetako ohituren inguruan ere kontu kontari aritu zen. Ondoren beste kopla sorta bat ere kantatu zuen. Gure ustetan gauza polit eta bitxia da, ea zuei zer iruditzen zaizkizuen.



December 1, 2008

Mikel Laboaren omenez

Filed under: Berriak, Musika

Gaur goizean jakin dugu Mikel Laboa hil dela. Kantari eta artista aparta. Kantu dotore eta bikainak utzi dizkigu. Zenbat aldiz kantatu izan ditugu ? Eta entzun ? Hamaika aldiz.
Aurrerantzean ere entzuten eta kantatzen jarraituko ditugu. Bai horixe.
Hemen bere abesti ezagunetako bat: Txoriak Txori.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft