Txintxarri Abesbatza

November 18, 2008

Txintxarri Egunak emandakoa

Txintxarri Egunak emandakoa. Atzokoa 11.a izan zen. 11. egun polit eta gustokoa. Goizean goiz, ohiko ahots berrotes, kafe hartze, esnatze, ardo goxo dastatzea Intxurre sozidadean. Azken ikutuak eman kantei eta Eduardo Arrayetekin zita. Argazki dotoreak atera, ez gaude posatze ohituak baina… saiatzen gara. Profesional batekin gudela dirudi, “haber Txomin, aurpegi erdia ikusten zaizu, Miel Mari jertsea kentzazu”… Klik eta klik.
Txintxarri eguna 8900_2008-11-16
11.15 tan korura, kantatu beharreko kantuen paartiturak hartu eta denok Mariaje buru duen organuaren bueltan. Hasi gara. Ahotsak bere lekuan jartzen ari gara poliki poliki.
Xeferen soloa, neskak bakarrik kantatutakoa… ordu beteren bueltan bukatu eta korutik jeitsi gara. Benatako ardua da.
Pianoa atera, esku programak banatu, Garbiñeren azken esanak entzun eta nola ez Nerea Pikabearen aurkezpena. Beti bezain argi eta txukun. Txintxarri Txiki atera da aldareko eskailetara Idoia Iraolaren esanetara. Meritua dute, adin horrekin, jende aurrera atera eta abesteko. Pianoan berriz, azkenaldian ohi duen bezala Aitor Iraola. Animo gaztek, ederki ari zarete eta !
Gero , gure txanda, txistularien laguntzarekin Agurra kantatuz hasi gara ( eskerrikasko Izaskun, Elena eta Rikardo ). Ondoren programarekin jarraitu dugu: ingelesez, euskaraz, organoaz, txistuaz, abanikoa astinduz eta amaitzeko Alegiko traperoa egertu zaigu bere zaku, txapel eta trapuekin.
Txintxarri eguna 8942_2008-11-16
Gustora geratu gara, abesti berriak ondo atera dira, zaharxegoak ere bai eta oran lasai, eztarriak bustitzera, tripa bete baino lehen. Kafe, Jubilatune eta Etxeberrianen izan eta bide gorritik Txintxarri Jatetxera. Bapo bazkaldu eta kantu, solo eta txintxinen garaia da. Iaz bezala, babarrun kiloan zenbat ale dauden eta gaztak zenbat gramu dituen apustua egin eta ederki pasa dugu.
Nahi duenak poteoan jarraitu du eta besteak etxera.
Hau izan da 11. Txintxarri Egunak emandakoa.

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://txintxarrikorue.blogsome.com/2008/11/18/txintxarri-egunak-emandakoa/trackback/

  1. Itxura bikaine hartzen ai da bloga. Argazkik, audiok, bideok (ez hainbestek), …. multimedia objetuek asko launtzen dute bloga segitzen. Interesgarrie litzateke, eskubiko albo-zutaben antzeko gaieko beste webgune edota blogen berri emanez gero, feevy gisako aplikaizoaren bidez.

    Laster urtebete txintxarrisferan, urtarrilen 2n. Urte beteko lana erregistratu dezue, ez da gutxi.

    harro eoteko modukoa neokideok, eta hainbat koruk eredutzat hartzeko modukoa.

    Comment by ibusg — November 18, 2008 @ 5:29 pm

  2. Eskerrikasko Iñigo.
    Bideona ez ta hain errexa, gutxi dazkeulako ta dazkeunak, igandekoa adibidez, luzegia dala ta ez tit uzten illotzen. Programa bat deskargau beharra daket hortako. Poliki, poliki.
    Antzeko blogana ta ea zeoze billatze deun…

    Comment by Administrator — November 19, 2008 @ 7:44 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft