Oporretatik bueltan… entsaioetara

Bagatozelaaaaaaa !!! Oporrak eta gero Asteartean, Irailak 16-an, hau da Kaleberako Festak eta gero gure uda partikularra amaitzen da. Beraz lanera, edo gure kasuan kantura. Eztarriko armiarma sareak kenduta, arnasa sakon hartuta eta karpeta eskuan dugula hor izango gara, 21.ooak aldera, Kultur Etxeko Areto Nagusian, betiko martxan.
Esan beharrik ez, makina bat aldiz esan baitugu dagoeneko, nahi duen guztiarentzat ateak zabal zabalik ditugula. Beraz ondo pasa nahi duenak, kantatzen ikasi nahi duenak, talde giro polita nahi duenak… ongi etorria izango da.
Piskanaka joango gara gure asmo eta lanen berri ematen.
Ondo pasa Kaleberako festak.
