Txintxarri Abesbatza

June 24, 2008

Astigarragako emanaldia

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Txintxarri astigarragan 2

Beterri aldean izan ginen joan den igandean kontzertua ematen, Astigarragako Andre Mariaren parrokian hain zuzen ere. Bertako Aiztondo koruarekin batera kantatu genuen, beti bezala ondo kantatu ere…

Aurrena, beti bezala, eliza probatu, bozak berotu eta poteotxo bat, eztarriko zirrizkuak ondo garbitzeko. Gero, kantatzera!

Astigarragakoak izan ziren aurrena kantatzen. Gauzak diren bezela esan behar dira: 17 abeslari ziren eta ederki kantatzen zuten! Hiruna soprano eta tenor, eta gainerako guztiak bajuak ta kontraltoak. Joxekin aspaldi kantatzen genituen “Neure maitena” ta “Illunabarra” kantatu zituzten, besteak beste.

Ondoren, gu igo ginen aldarera, eta hamar bat abesti kantatu genituen. Abesti horietako batzuk estrenatu gainera: “Binbili bonbolo” eta “Baialdakizu maite”. Beti esaten duguna: hobeto egin zitekeen, baina Garbiñek beti eramaten gaitu ondo preparatuta!

Eta kontzertuaren ondoren etorri zen eguneko akontezimenturik onena: bazkaria “Gure izar’a” soziedadean. Bost ordu egin genituen handik mugitu ere egin gabe! Astigarragako bertakoek prestatu zuten bazkaria: ederra! Onena, postrerako koruko batek egin zuen arrozkoletxea… Eta gero bazkari osoan atera ziguten sagardo degustazioa. Astigarraga, sagardoaren herria izaki, aldiro sagardo diferente bat atera ziguten edateko, prexko-prexkoa!

Arratsaldeko zazpirak aldera, egun ederra pasa ondoren bueltatu ginen Alegira. Aiztondo: eskerrik asko hain ondo zaintzeagatik. Kostako zaigu udazkenen Alegira etortzen zaretenean zuen mailan egotea.

Orain, Karmenetarako preparatzen hastera goaz, burubelarri. Eta gero oporrak!

June 23, 2008

San Juan Gaua

Filed under: Berriak

olatz

Gaur Ekainak 23-a, San Juan gaua, urteko egunik luzeena, udako solstizioa… gauean Salbea abestuko dugu 20.45tan elizan eta ondoren 21.00ak aldera plazan suaren inguruan Bordon Dantza abestuko dugu.

June 19, 2008

Txintxarri korue Astigarragara

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Astigarraga

Igandean, Ekainak 22, kontzertua eskeiniko dugu Astigarragako elizan eguerdiko 12.30tan. Gurekin batera Astigarragako Aiztondo Abesbatza ariko da. Guztira 15 kanta abestuko ditugu.

Gure egitaraua honako hau da:
- Kantauko nizuke
- Ave Maria
- On suuri sun rantas autius
- Danny boy
- Amodioa
- Binbili Bonbolo
- Baialdakizu maite
- El abanico
- Axuri beltza

- Astigarragatarrekin batera: Jeiki, jeiki

Ondoren bi koruen artean bazkaria izango dugu.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft