Zorionak !!!
Bi mila eta zortziko
laugarren hilabetean
bi lagun ezkondu dira
hemeretzigarrenean.
Alegian hasi dena
Hernanira azkenean,
kantu ta bertsoz nahi dugu
ospatu lagunartean.
Beraz Garbiñe ta Txuso
gaur elkarren konpasean
sartu behar duzuenez,
melodia berberean
elkar maita ezazue
zoriontasun betean
kantua eta musika
entzuten den bitartean
Lagunen partez muxu ta
besarkada bat hasteko
irrikitan geundelako
hau zuekin ospatzeko
Badaukagu eskeintza bat
orain zuenganatzeko,
bizitza ez denez beti
duoan eramateko
norbait behar baduzue
aurrerantza egiteko
ilusio, zoriona
ta poza konpartitzeko
edo baldin bazaudete
goibel ta triste antzeko
badakizue nun gauden
abesbatza osatzeko.
Doinua: habanera
Eskerrik asko Felix.

