Santa Ageda Bezperak emandakoa
Astelehenean, Otsailak 4-a, iluntzeko 19.00tan barrion elkartu eta urteroko legez, trikitalarien laguntzaz, eskerrik asko Eider, kantuan jardun ginen makil hotsekin batera. Tartean lagungarri sagardo tragoa eta intxaurrak izan genituen.
Gero berriro lanera. Giro polita. Kale Beheran eta Goran aritu ondoren, plazan amaitu genituen lanak.
Ondoren sabeleko zuloa eta eztarriko lehortea konpontzeko denok soziedadera. Bertan bapo jan,eskerrik asko Larraitz, eta denok gustora etxera.
Txintxarri Txiki zazpi partaide hasi dira gurekin. Ongietorri Maddi, Olatz, Nora, Aitor, Amaia, Ane eta Lierni. Gustora ibiliko direla espero dugu.
BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.

Epa guztioi!!
Gusto handiz eman nion astindu txiki bat nire inpernuko hauspoari, eta zuekin ahal dudanean konpartitzea ohorea da niretzat. Gainera oso ondo etortzen zait, nire behatz erdoildu hauek martxan jartzeko, premia badute ta. Gustora ibili nintzen garai zaharrak (edo ez hain zaharrak) oroituz. Badakizue, ni ta nire laguntzaile alaia hor izango gaituzuela hurrengo batean ere! MILESKER ZUEI!!
Comment by Eider — February 7, 2008 @ 8:55 pm