Txintxarri Abesbatza

January 31, 2008

Santa Ageda Bezpera

Filed under: Berriak, Argazkiak

Astelehenean, Otsailak 4a, urteroko ohiturari jarriatuaz kantari aterako gara arratsalde iluntze partean Santa Ageda Bezpera dela eta. Nahiz eta Inauteriak izan hor izango gara eztarriak sekatu arte.
Espero dugu denek Tolosara ez alde egitea eta norbaietk entzutea.
Hala ere ahalik eta ondoen kantatzen saiatuko gara.
Girotzeko 2007ko argazki sorta.
BubbleShare: Share photos - Cheap Printer Ink

January 29, 2008

Agur Jaunak

Filed under: Musika

Kelly Family-k duela urte batzuk Alemanian eskeiniriko kontzertu batean honako abesti ezaguna hau abestu zuten.
Guk hainbestetan abestutako Agur Jaunak kanta hau nork pentsatuko zuen horrelako talde batek abestea eta horrelako bertsio melosoan?
Ikusi bideoa.


Hortxe dezue inauteriako mozorro polita; hippie familia osoa. Ondo pasa INAUTERIETAN.

January 24, 2008

Sagardotegia irteera!

Filed under: Berriak

Zain geunden koruko guztiak, ia sagardotegi garaia hasita eta oraindik eguna jarri gabe guk, baina lasai….otsailaren 23an Hernania goaz!!
Urteroko bezala ederki bazkaldu (ea noren ondoan tokatzen zaigun…), lasai ederrean edan eta kantuan arituko gara.
Egun ederra benetan!!jaja
20008ko irteeraik hobenetakoa!

January 14, 2008

Ugarte-ri ongietorria

Filed under: Kontzertuak, Berriak

Txintxarri koruk ere ongietorria eman nahi dio Eiderri bere Ugartetik blogarekin. Bere txikitasunean Ugarte handia delako.

Gu Azaroaren 17-an izan ginen bertan Kultur Astearen barruan kontzertu bat ematen. Izugarrizko harrera ona eta publiko bikaina. Zer dago gehiago eskatzerik ? Ba nola ez, afaria ere ematen ziguten bertako frontoian. Amurrainen partez sardin erreak. Primerako afaria.

Eskerrik asko Ugarte.

January 11, 2008

Entsaioak

Filed under: Berriak

Uste dugu jakinaren gainean egongo zaretela baina inoiz ezin da jakin eta badaezpada abisua emango dugu.

Opor txikiak eta gero hilak 15, hau da asteartean, entsaioak hasiko zaizkigu eta nahiz eta askotan esan ohi dugun, nahi duena gonbidatuta dago. Gure helburua ez da pelmada ematea, baina beti dago norbait kontzertu bat eta gero esan ohi diguna: “Gustora hasiko nintzake baina…”, “Badaukat lagun bat etorriko litzakeena…”…
Orain aitzakiarik ez dago. Astearte eta Ostiraletan Kultur Etxean 21.00tan zita.

Gonbidatuta zaudete.

Aldi berean hemen 2.005.ko Azaroko Txintxarri Egunean kantatutako Alegitar bati buruzko kantua.



January 2, 2008

Txintxarri eguna 2007

Filed under: Berriak, Argazkiak

Hilabete pare bat pasa arren, oraindik gogoratzen gara zein ondo pasa genuen iazko Txintxarri egunean, bai bai, iazkoa, ze iadanik 2008. urtea hasia dago.

Urtero legez, meza kantatu eta kontzertua eskeini ondoren, Txintxarri Jatetxean bildu ginen ospatzeko.

Baten bat ausartzen al da Alegiako babarrun kilo batek zenbat babarrun ale dituen esaten? Egun horretan inork ez zuen asmatu baina gertuen ibili zenak eraman zituen etxera. Eta Orendaingo ardi gazta batek zenbat pisatzen duen…?

Bazkarian ederki pasa genuen; kantari eta lehenago aipatutako bi apustu bereziekin.

Aurten gehiago eta hobeto. Gonbidatuta zaudete

BubbleShare: Share photos - Safe Toys

Korua blogen munduan muturra sartzen.

Filed under: Berriak

2008. urte berriarekin batera Txintxarri korua asmo berriekin dator. Asmo hoietako bat Alegin hainbat taldek eta jendek parte hartzen duten Txintxarrisferan sartzea da.
Asmo xumeak ditugu, beraz ahal dugun neurrian saiatuko gara lan txukun bat egiten.

BubbleShare: Share photos - Delicious Christmas Recipes.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft